Leroy Merlinen hezkuntza-ekintzako programa, gazteen artean erantzukizun ekosoziala eta jasangarritasuna sustatzeko.
Helburua 8 eta 16 urte bitarteko ikasleak ohitura iraunkorren inguruan sentsibilizatzea da, gertuenetik hasita: gure etxeak. Hortik ura, energia, birziklatzea eta beste gauza asko aurreztu ditzakegu etorkizun jasnagarri baterako.
Hazlo Verdek eskaintzen du: doako material didaktikoak LOMLOEra egokituak, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara, DBHko eta Oinarrizko LHko ikasleentzat, eta ingurumen-tailerrak, Leroy Merlineko boluntario-taldeak emandakoak ikasgelarako.
Gainera, ikasgelek Eskola Lehiaketa nazional batean parte har dezakete. Lehiaketa horren helburua etxe jasangarriagoak sortzeko ideien sorrera sustatzea da, eta naturan jardunaldiak eginez eta proiektu onenei ikasgelarako 2.000 euroko sari ekonomikoa emanez sarituko da.
8. edizioan, erronka berri bat proposatu die parte-hartzaileei: planeta etxetik aldatzea. Horrela, ekodiseinatutako produktua zer den eta ekodiseinuaren irizpideak zein diren jakingo dugu, eta horrek gure etxeetan kontsumo arduratsuagoa nola lortu ulertzeko aukera emango digu. Izan ere, etxe jasangarri bat zure esku dago!